IRAGARKIAK.NET
1.1. Atala eta azpiatala. Lehendabizi, iragarkia zein ataletan kokatuko duzun jakin behar duzu, eta horren zein azpiataletan. Hauexek dira gaur egun dauden atal eta horien azpiatalak:
Etxerako gauzak
- Altzariak
- Elektratresnak
- Jantziak-Oinetakoak
- Animaliak-Landareak
- Liburuak-Musika
- Bestelakoak
Lana-Zerbitzuak
- Langile bila
- Lan bila
- Etxeko lanak-Zaintza
- Klase partikularrak
- Profesionalak
- Erremintak-Makinak
- Negozioak
- Bestelakoak
Informatika
- Ordenagailuak
- Musika aparatuak
- Telefonia
- Argazkia-Bideoa-TB
Ibilgailuak
- Autoak
- Motorrak
- Furgonetak-Kamioak
- Bizikletak
- Karabanak-Atoiak
- Itsasuntziak
- Bestelakoak
Etxebizitzak
- Etxebizitzak
- Alokairuak
- Lonjak-Industrialak-Bulegoak
- Txalet eta baserriak
- Lurrak-Orubeak
Lagunak-Bidaiak
- Bikote bila
- Koadrilak
- Bidaia konpartitu
- Eskolako lagunen bila
Bestelakoak
1.2. Testua. Iragarkiaren testua idaztean, ahalik eta laburren eta zehatzen egitea komeni zaizu, lehenengo 4-6 hitzetan eskaini nahi duzuna argi geratu behar da. Guztira, 50 bat hitz daude iragarkiak osatzeko. Ez ahaztu kontaktatzeko era jartzea. Ez erabili hizkera desegokia (hitz sexistak...).
1.3. Data. Iragarkiak, gutxienez, aste baterako jartzen dira eta, gehienez sei hilabeterako.
1.4. Menu nagusietan agertzea+argazkia. Iragarkia hobeto erakustea nahi baduzu, badago nabarmentzeko bi aukera:
- Menu nagusian agertzea. Hemen kokatuz gero, webgunera sartzen direnek erraz ikusiko dute zeure iragarkia. Horrez gain, atalaren menuaren hasieran ere (Etxerako gauzak, Informatika... klikatzean) agertuko da. Eta, azkenik noski, atalaren iragarkien zerrendaren hasieran.
- Atalaren menu nagusian agertzea. Erabiltzaile batek atal bat klikatzean ikusiko da hasierako iragarkien artean. Bestetik, atala zabaltzean ere, hortxe agertuko da, iragarkien zerrendaren aurreko aldean.
Bi aukera hauetaz baliatzen bazara, argazkia ere sartzeko aukera izango duzu. Horrela, eskaini nahi duzun produktua erakusteko aukera izango duzu.
Erantzukizuna. Mikoleta Euskara Elkarteak ez du bere gain hartzen iragarkien datuen egiazkotasuna, ez eta sor lezaketen kaltea.